XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

433. D: 5'; A: 300 p /m.

Midas erregea gastatzaile handia zen, zarrastel ikaragarria: gauero festak eta dantzak antolatzen zituen eta egun batez xentimorik gabe geratu zen.

Orduan magoarengana jo zuen, bere nahigabeak kontatu eta Apolok sorginkeria hau egin zion: Zure eskuek ukitzen duten guztia urre bihurtuko da.

Midas erregea, pozaren pozez saltoka, bere autora itzuli zen; baina autoko atearen kirtentxoa ukitu bezain laster urrezkoa bihurtu zen auto osoa: urrezko gurpilak, urrezko kristalak, urrezko motorra.

Gasolina ere urrezkoa bihurtu zen eta ezin horrela autoa mugitu.

Idigurdi bati dei egin behar izan zioten atoian eraman zezan.

Etxera iritsitakoan Midas erregea ahal zuen guztia ukituz geletan itzul-biraka hasi zen: mahaia, armairua, aulkiak, dena urre bihurtzen zen.

Egarritu zen noizpait ere eta baso bat ur ekarri ziotenean, urrezkoa bihurtu zen basoa eta baita ura ere.

Edateko, azkenik zerbitzari batek ura ahora koilaraz eman behar izan zion.

Bazkaltzera joateko ordua ere iritsi zen.

Sardeska ukitu eta urrezko bihurtzen zen.

Mahaikideek, txaloka, esaten zioten: Maiestate, ukitu arren nire jakako botoiak, ukitu arren nire aterki hau.

Midas erregeak, jendea poztearren, esaten zioten guztia egiten zuen baina jateko ogia hartu zuenean, hau ere urrezko bihurtu zen eta bere gosea asetzeko erreginak ahora eman behar izan zion janaria.

Konbidatuak barreari ezin eutsi, mahai azpian ezkutatzen ziren, baina erregeak, sutan jarririk, bati sudurretik heldu zion eta sudurra urre bihurtu...

434. Aurreko textua kopia ezazu.